lunes, 26 de mayo de 2014

14. GALDERA

Aste honetako galdera hau izan da:

Australian Koralezko Hesi Handia ikus dezakegu.
Korala zer da? ( landarea?,animalia?, harria?)

Aztertu dutenak 3. taldekoak izan dira.Erdiak esan du landare bat dela eta beste erdiak animalia bat dela.
Bai korala animalia bat da!! 


DESKRIBAPENA

Gaur Dana eta Erlantzi tokatu zaie ikaskide baten deskribapena egitea. Biak neskak izan dira eta oso ondo egin dutenez, arin asmatu dugu nortzuk ziren.






 

sábado, 24 de mayo de 2014

LIBURUTEGIA

Ostiralean goizez, Clara Campoamor Kultur Etxera joan ginen tailer batzuk egitera eta gure - beste eskoletan egindako lanen erakusketa ikustera.
Oso interesgarria izan zen eta azkenean denok sinatu genuen liburu batean.


ERREKA MARI

Ostegunean arratsaldez, eskolan, txotxongiloak izan genituen. Erreka Mariren istorioa kontatu ziguten.
Martin, Erreka Mari, Katalina, Agustina eta ardiak ezagutu genituen.
Espero dugu Euskal Herriko azken lamia erreka garbi batean bere ile luzea urrezko orraziarekin orrazten egotea.

Gure partez musu handi bat Erreka Mari.

jueves, 22 de mayo de 2014

ASMAKIZUNA

Gaur, maiatzaren asmakizunaren asmatzailea Nekanek atera du. Izan da Maialen, 1. mailakoa.
Hau da asmakizuna:         JOLAS  LAGUN TXIKIA
                                       SEI AURPEGIKOA
                                       PARTXISEAN SARRITAN
                                       JAURTITZEKOA.

                                                            Zer da?




URTEBETETZEA

Gaur Luciaren urtebetetzea izan da.Ez da gure taldekoa, baina jantoki saioan zoriondu dugu euskeraz, ingelesez eta txinoz.Asko gustatu zaio.



martes, 20 de mayo de 2014

ANTZERKIA

Gaur arratsaldez, Barakaldo Antzokira joan gara "Sialuk hartz txikiaren bidaia" ikustera.
Sialuk Ipar Poloan bizi zen bere lagunekin. Oso pozik zegoen, baina egun batean erabaki zuen bera jaio zen basora joatea. Eta hemen hasten da bere abentura...
Gustatu zaigu, barre egin dugu eta azkenean Sialuk hartza eta pinguino batekin argazki bat atera dugu.

lunes, 19 de mayo de 2014

DESKRIBAPENA

 
Gaur Izarok eta Diegok Ikaskide baten deskribapena prestatu dute.
Oso ondo egin dutenez, azkar asmatu dugu nortzuk ziren.
Hemen daude argazkiak

14.GALDERA

Gaur 1. taldekoek hartzari buruzko galdera batzuk aztertu dituzte eta hau da kontatu digutena:
- Hartzak gorputza ilez estalita dauka
- Basatia da, bere kabuz aterpea, janaria... bilatzen duelako.
-Ugaztuna da, beste ezaugarrien artean, txikitan amaren esnez elikatzen delako.
-Bibiparoa da, amaren sabeletik jaiotzen delako.
- Negua ailegatu baino lehen asko jaten du eta negu osoa pasatzen du lotan.


domingo, 18 de mayo de 2014

ZORIONAK

Aste honetan Landerren urtebetetzea izan denez,
ostiralean, 3. mailako Tania eta David, klasera etorri ziren zoriontzeko txartela ematera.
Landerri asko gustatu zitzaion eta eskerrak eman zizkien.


lunes, 12 de mayo de 2014

13. GALDERA

Gaurko galdera hau izan da:
Tximeleta obiparoa denez arrautzak erruten ditu.
Arrautz horietatik beste tximeleta bat ateratzen da?
Erantzuna 2. taldekoek bilatu dute.
Aimarren eta Marinaren ustez, jaiotzen direnak har txikiak dira. 
Asko jan ondoren,hazten joaten dira eta kuskua deitzen zaion sedazko pilota bat egiten dute, barruan geratuz.
Egunak joan, egunak etorri, sedazko pilota hori apurtzen da eta tximeleta bat ateratzen da.

PRIMERAN AIMAR ETA MARINA!

 











Zuhaitzek har batzuk ekarri ditu guk ikusteko


 

DESKRIBAPENA

Gaur Aitorrek eta Landerrek klasekide baten deskribapena egin dute. Arin asmatu dugu nortzuk ziren.



TXOTXONGILOAK

Gaur Clara Campoamor Kultur Etxera joan gara txotxongiloak ikustera. Panpinak "Lagunekin baratzean" agertzen diren pertsonaiak izan dira. Lau ipuin ikusi ditugu, batzuk ezagunak, baina besteak ez.
Amaitu ondoren, beti bezala, galletak jan ditugu eta eskolara itzuli gara.
Oso interesgarria izan da.

sábado, 10 de mayo de 2014

DESKRIBAPENA

Oraindik aurrera, astelehenero egingo duguna izango da ikaskide baten deskribapena idaztea. Lehenak hau egiten,Maialen eta Naroa izan dira. Oso ondo egin dutenez arin asmatu dugu noren deskribapena zen.
Hemen daude deskribapenak:



jueves, 8 de mayo de 2014

12. GALDERA

Aste honetan 5. taldeak azaldu digu 12. galdera:
Zer esan nahi du animalia bat desagertzeko zorian dagoela?
Haiek azaldu digu, esan nahi duela ale gutxi geratzen direla eta horrela jarraituz gero desagertuko direla. Hau ez gertatzeko, natura PILO zaindu behar dugula.

 

APIRILEKO ASMAKIZUNA

Izarok eta Maialenek, apirilean landu dugun asmakizuna megafoniatik irakurri dute. Nahiz eta oso ondo ez entzun primeran egin dute.