viernes, 25 de mayo de 2012

Deskribapenak

Astelehen honetan Sarak eta Olatzek deskribapenak egin dituzte. Oso ondo prestatu dute eta merezi du zuek ikusteak. Ea gustatzen zaizkizuen!

Hau da Sarak egin duena

pensar - blogdeimagenes (3)


















Hau da Olatzek egin duena


pensar - blogdeimagenes (6)
Gaur arratsaldez jolasak izan ditugu ikasle ohiekin. Patioan jolas bat antolatu dute guk egiteko.
Kurtsoan zehar astero eskolara etorri dira gurekin jolastera, gurekin euskeraz hitz egitera eta gurekin ondo pasatzera.
ESKERRIK ASKO LAGUNAK!!!





Kontsumo tailerrak

Asteazkenean ,patio ondoren, azken tailerra egin genuen: "Ontziak".
Cristina monitoreak azaldu zigun non birziklatu behar diren gauza ezberdinak eta ipuin bat kontatu zigun.
Tailerra interesgarri egon zen eta uste dugu oraindik aurrera, birziklapena egingo dugula ez bakarrik eskolan, etxean ere.

Hemen dituzue ateratako argazkiak

FRUTA ETA BARAZKIAK

Asteartean, atsedenaldi ondoren, "Fruta eta barazkiak" tailerra egin genuen.Monitore batekin egon ginen, Aiala izenekoa, eta berak azaldu zizkigun gauza pilo fruta eta barazkiei buruz. Azkenean fruta ezberdinak dastatu genituen: banana, kiwia, marrubia...
Konturatu gara fruta eta barazkiak jatea beharrezkoa dela osasuntsuak izateko.

Hemen daude argazki batzu une hori gogoratzeko

Kontsumo tailerrak

Aste honetan ,eskolan, kontsumo tailerrak egin ditugu .Guk egin dugun lehenengo tailerra jogurta izan da. Oso interesgarria izan da. Koko eta Bazilo ezagutu ditugu, ikasi dugu nola egin etiketa bat eta garrantzitsuena... nola egiten den jogurta ikasi dugu! Emaitza ez da oso ona izan, jogurta likido atera zaigulako.Gure ustez bero gehiago behar zelako.
Hemen argazki batzu daude zuek ikusteko zer egin dugun.

jueves, 17 de mayo de 2012

BARAKALDO ANTZOKIRA

Asteartean Barakaldo Antzokira joan ginen 3 , 4 , eta 5 urteko umeekin. Ikusi genuen lanaren izenburua ANAKI zen. Batzuentzat oso interesgarria izan zen, baina beste batzuk lotan geratu ziren.


Istorioa supermerkartuan hasten da, Anaki oso kapritxosa agertzen da amaren aurrean, guztia nahi du; goxokiak, izozkiak… kontsumismoaren gainean arreta jartzen da. Amak une batez bakarrik utzi eta Anaki supermerkatutik doa, txanpon bidez mugitzen diren makina-barraka horietara iritsi arte, Kotaro izeneko barrakak arreta deitu eta bertan txanpona botatzen du. Kotarok hegaz egiteko gaitasuna du zerutik haratago, eta txanponak behar ditu aurrera egiteko.
Hainbat planeta ezagutuko dituzte.
Azkenean berriro supermerkatuan agertzen da bere amarekin.

Hemen daude Anaki eta Kotaro



GARRAIOBIDEAK

Ingurun, aurreko gaian, garraiobideak ikusi genituen. Gai honi buruz bi galdera izan ditugu erantzuteko

1.- Lau garraiobide aipatu eta azaldu zer behar duten ibiltzeko.
 Hau izan da Eneko Gomezen lana.


2.- Nondik lortzen da gasolina?
Hau izan dira Sara eta Sergioren lanak