lunes, 18 de noviembre de 2013

2013-14 kurtso hasiera

KAIXO, ONGI ETORRI BLOGA HONETARA !







Aurten gu gaude 1. mailan eta leku hau erabiliko dugu egiten ditugun gauza batzuk zuei kontatzeko.

Horrela ekintza berezien informazioa izango duzue. Badakigu berandu hasi garela, baina

inportanteena hastea da.

martes, 25 de junio de 2013

Azken eguna

ONDO PASA OPORRETAN!!!!!!!!

Ostiralean, ikasturtearen amaiera ospatu genuen eta ekintza bereziak egin genituen.
Lehenengoz, Kulki eta ginkana jolasak aritu genituen.
Gero,1.mailako lagunok merendola egin ondoren  Shiarari eta Danielari guk egindako marrazkiak eta muxuak  eman genizkien agurtzeko.
Amaitzeko, 6.mailakoaren agurra ikustera joan ginen.




Primeran pasatu genuen!!!

lunes, 17 de junio de 2013

Plentzia

Ostiralean, ikasturte honetako azken irteera egin genuen.
Barakaldotik Plentziara metroz abiatu ginen eta gero onez hondartzara joan ginen.
Hondartzan jolasean ibili ginen, zorte handia izan genuen eguraldiarekin.
Aterpean hamaiketakoa hartu genuen izozki eta guzti.
Primeran pasatu genuen!!!




domingo, 2 de junio de 2013

Asteko galdera

Kurtso honetako azken galdera egin dugu.
Hauxe izan da:
Egipton orain dela 2000urte papera erabiltzen zuten idazteko?
Hemen daude 1.mailakoek ekarritako lanak.
 






Baietz politak direla!!!
Eskerrik asko guraso guztiei parte hartzeagatik.

viernes, 31 de mayo de 2013

Euskara piztuz

Aste honetan gure eskolan "Euskara piztuz" ospatu dugu.
Astelehenean Clara Campoamor kultur etxera joan ginen antzerki bat ikustera eta asteartean arratsaldez liburutegian Ipuin kontalari batek bi ipuin politak kontatu dizkigu.





lunes, 27 de mayo de 2013

Clara Campoamor kultur etxean

Pasaden ostegunean Clara Campoamor kultur etxera joan ginen.
Lehenengoz, plastika tailer bat egin genuen; andereño batek erakutsi zigun nola egin eta gero guk hainbat lan sortu genituen.
Gero, gelako talde erdia ipuin kontalariari entzutera joan zen   eta beste erdiak bisera bana egin zuen.
Amaitzeko, erakusketa ikusi ondoren liburu bat oparitu ziguten.

Eskolara itzuli baino lehen, hamaiketakoa jateko ordua zenez, aterpean gailetak jan  genituen.
Primeran pasatu genuen!!!


martes, 14 de mayo de 2013

1. mailako antzerkia

                                       Gure Lehenengo Antzerkia

   Atzo arratzaldez gure lehenengo antzerkia egin genuen gurasoen aurrean. Oso dibertigarria izan zen, eta oso pozik joan ginen guztiok etxera.