domingo, 24 de noviembre de 2013

AGUR AINARA

Azaroaren 22a izan da azken eguna ,gure eskolan, Ainararentzat.

Gure laguna Paraguayra joango da bizitzera eta berriro ez dugu ikusiko, 

baina bere berriak izango ditugu, gutunak bidaliko dizkigulako.

Denok egin diogu marrazki bat, gutaz gogoratzeko eta andereñoak

tximeleta bat oparitu dio.

Egun berezia izan da guztiontzat!




















MILA TXALO ZURETZAT AINARA


 
 
 
 


lunes, 18 de noviembre de 2013

URRIKO ASMAKIZUNA

Hilabetero, zikloan, asmakizun bat landuko dugu eta hilabete amaieran irabazlearen papera aterako da.
Urrian hau izan da asmakizuna:
 
NAHIKO ESTUA DA
 
ETA LUZEA
 
BARRUAN SUA DU
 
ETA KANPOAN KEA.
 
Zein da erantzuna? Ba ....................................TXIMINIA
 
Asmatzailea GORKA , 1.A mailakoa izan da .
 
Berak, laguntzaile moduan, MARINA aukeratu du eta megafoniatik eskolako guztiei berria eman diete.
 
PRIMERAN EGIN DUTE!!!

 
 
 



ZINEMA

Azaroaren 13an Clara Campoamor Kultur Etxera joan ginen Luke&Lucy pelikula ikustera.
Oinez joan ginen, bidea oso luzea izan zen eta gainera euria egin zuen.Binaka joan ginen eta batzuk euritakoa eraman zuten.
Pelikula nahiz eta polita izan , amaiera astuna egin zitzaigun. Filma bukatu ondoren mandarinak eta galletak jan genituen eta  eskolara itzuli ginen.
Hemen daude argazki batzuk ekintza gogoratzeko.

2013-14 kurtso hasiera

KAIXO, ONGI ETORRI BLOGA HONETARA !







Aurten gu gaude 1. mailan eta leku hau erabiliko dugu egiten ditugun gauza batzuk zuei kontatzeko.

Horrela ekintza berezien informazioa izango duzue. Badakigu berandu hasi garela, baina

inportanteena hastea da.

martes, 25 de junio de 2013

Azken eguna

ONDO PASA OPORRETAN!!!!!!!!

Ostiralean, ikasturtearen amaiera ospatu genuen eta ekintza bereziak egin genituen.
Lehenengoz, Kulki eta ginkana jolasak aritu genituen.
Gero,1.mailako lagunok merendola egin ondoren  Shiarari eta Danielari guk egindako marrazkiak eta muxuak  eman genizkien agurtzeko.
Amaitzeko, 6.mailakoaren agurra ikustera joan ginen.




Primeran pasatu genuen!!!

lunes, 17 de junio de 2013

Plentzia

Ostiralean, ikasturte honetako azken irteera egin genuen.
Barakaldotik Plentziara metroz abiatu ginen eta gero onez hondartzara joan ginen.
Hondartzan jolasean ibili ginen, zorte handia izan genuen eguraldiarekin.
Aterpean hamaiketakoa hartu genuen izozki eta guzti.
Primeran pasatu genuen!!!




domingo, 2 de junio de 2013

Asteko galdera

Kurtso honetako azken galdera egin dugu.
Hauxe izan da:
Egipton orain dela 2000urte papera erabiltzen zuten idazteko?
Hemen daude 1.mailakoek ekarritako lanak.
 






Baietz politak direla!!!
Eskerrik asko guraso guztiei parte hartzeagatik.