martes, 3 de noviembre de 2015

1. GALDERA

Bi aste hauetan, naturan, gorputza eta zentzumenak ikasi ditugu. Gai honekin lotuta galdera bat izan dugu aztertzeko. Hau izan da galdera:


Pertsona itsueK ezin dute ikusi, baina irakurri ahal dute? ZergatiK?


Las personas ciegas no pueden ver, pero  ¿pueden leer?
 ¿Por qué?

Gelan  komentatu dugu irakurtzeko kapazak direla , Braille alfabetoa erabiltzen.
 






BARBANTXO ANZTERKIA


Urriaren 21ean Barakaldo antzokira joan ginen Barbantxo antzerki lan izugarria ikustera. Primeran pasa genuen. Betaurreko bereziak erabili genituen beldurrari aurre egiteko eta pertsonaiekin batera istorioan murgildu ginen.
Eskolara itzuli ginenean istorioari buruzko gure iritzia komentatu eta marrazki bat egin genuen. Marrazki hauek gure pasabidean daude, ikusi nahi badituzue bertatik pasa. GONBIDATUTA ZAUDETE!!!

GURE KUTXAK

Ikasle guztiek, etxean, kutxa bat prestatu dugu gehien gustatzen zaizkigun gauzekin eta gero gelan besteen aurrean azaldu dugu. Hemen ikus dezakezue ekarri duguna.

URRIKO ASMAKIZUNA

Urriaren 28an, asteazkenean, kurtso honetako lehenengo asmakizunaren erantzunaren papera atera zen. Oliverrek papera atera zuen eta ... badakizue norena izan zen? Ba IRENErena 2.A mailakoa.
ZORIONAK IRENE!!!



EGUZKIA

Denon artean eguzki bat osatu dugu. Bakoitzak zatitxo bat egin du eta guztien zatitxoekin eguzkia egin dugu.Horrela ikusi dugu zati guztiak beharrezkoak direla.




BISITAK

Orain arte bisita batzuk izan ditugu. Batzuk izan dira urtebetetzeak zoriontzeko, nahiz eta udan izan. Eta beste bat 5 urtekoek egin digute. Ume hauek etorri dira Fresi Txiki, Urti eta Ekiren partez guri gogoratzeko ura, argia eta janaria zaindu behar ditugula. PRIMERAN egin zuten.
ZORIONAK!





lunes, 26 de octubre de 2015

AURKEZPENA


KAIXO 
1.MAILAKOAK GARA ETA HEMENDIK AURRERA ZERBAIT BEREZIA EGITEN DUGUNEAN KONTATUKO DIZUEGU.
LASTER ARTE!!!