sábado, 13 de febrero de 2016

INAUTERIAK

Inauterietako aurtengo gaia "Klima aldaketa" izan da. 1. zikloan garraiobideak aukeratu ditugu: motorra, bizikleta, kotxea, hegazkina eta itsasontzia. Batzuk  airea  kutsatzen dute (poltsa beltza) eta beste batzuk ez (poltsa zuria). Primeran pasatu dugu mozorroa egiten, koreografia prestatzen eta abestia ikasten. Hau izan da gure abestia:

Eta horrela joan gara jantzita



martes, 2 de febrero de 2016

6. GALDERA

  Gaur, aste honetako galderaren erantzuna gure klasekideek azaldu digute.
Lana, koalari buruzko informazioa bilatzea zen. Oso ondo prestatu dute etxeko laguntzarekin eta gauza interesgarriak entzun ditugu.
- Australian bizi da.
- Ugaztuna, belarjalea eta bibiparoa da.
- Zuhaitzetan bizi da eta eukalipto ostoak jaten ditu.
- Ordu askotan lotan egoten da.
Resultado de imagen de imagen de koala- Marsupiala da
- Jaiotzen denean ez dauka ilerik eta oso txikia da.

Hauek izan dira informazioa azaldu dutenak .



 PRIMERAN EGIN DUZUE !!!

sábado, 30 de enero de 2016

ASMAKIZUNA

Aste honetan, urtarrilean landu dugun asmakizunaren asmatzailea atera da. Beti bezala, gure zikloko pasabidean bildu gara eta Jonek (aste honetan gurekin egon den irakasle bat)  kutxatik paper  bat atera du. Papera Iciarrena zen (2. B). Denok zoriondu ondoren klasera joan gara.
ZORIONAK ICIAR!!




 

martes, 19 de enero de 2016

5. GALDERA

Gaur 5. galderaren erantzuna ikaskide batzuk azaldu digute. Nabaritu da oso ondo aztertu dutela.
Galdera hau zen:
 ZER EZBERDINTASUN DAGO ASIAN ETA AFRIKAN BIZI DIREN ELEFANTEEN ARTEAN?
Hau da haiek esandakoa:
* Tamaina eta pisua.
* Tronpa
* Oinen hatzak
* Gorputzaren forma

PRIMERAN EGIN DUTE!!!!
 

 

sábado, 16 de enero de 2016

URTEBETETZEA

Urtarrilaren 9an, Hodeiren urtebetetzea izan zen. Atzo Evelyn eta Irati ( 6. mailako bi neska) klasera etorri ziren Hodeiri zoriontzeko txartela ematera. Hodei asko poztu zen eta eskerrak eman zizkien,.


ZORIONAK HODEI!!!






lunes, 11 de enero de 2016

OPARIAK

Gaur, klasera joatean sorpresa handi bat izan dugu. Pasabidean, guk egindako zuhaitzaren azpian, opari batzuk aurkitu ditugu. Banan banan ireki ditugu eta ikusi dugu barruan zegoena,
Eskerrik asko Olentzero maitea.
 

OLENTZERO

OPORRAK HARTU AURREKO AZKEN EGUNEAN OLENTZERO EGUNA OSPATU GENUEN. 
PATIOAN ETA KALEAN ABESTIAK ABESTU ONDOREN GELAN ASKARIA EGIN GENUEN IKASLEEK EKARRITAKO JANARI GOZOAREKIN. 
 MILA ESKER GURASO GUZTIEI BERAIEN JANARI, PASTEL , TORTILA , GAILETA ETA GAUZA GUZTIENGATIK.