ZORIONAK EBER!!!!
sábado, 9 de abril de 2016
EBERREN URTEBETETZEA
Apirilaren 4an, astelehenean, EBERREN urtebetetzea izan zen. Ostiralean, Noa eta Mikel klasera etorri ziren zoriontzeko txartela ematera. Eberri asko gustatu zitzaion.
URTEBETETZEAK
Aste honetan, 1. mailakoei, megafoniatik urtebetetzeak zoriontzea tokatu zaigu. Zozketa egin ondoren Olaia, Aitana P. ( 1.A), Noa eta Mikeli (1.B) tokatu zitzaien.
Ondo prestatu ondoren, ostiralean megafoniatik esan zuten eta gero klasez klase txartelak banatzen joan ziren.
Izugarrizko lana izan zen, baina primeran egin zuten.
Ondo prestatu ondoren, ostiralean megafoniatik esan zuten eta gero klasez klase txartelak banatzen joan ziren.
Izugarrizko lana izan zen, baina primeran egin zuten.
jueves, 31 de marzo de 2016
ASMAKIZUNA
Martxoko asmakizunaren papera Nekanek atera zuen. Denis (2.B mailakoa) asmatzailea izan zen.

ZORIONAK DENIS!!!!
Pistak hauek ziren:
1.- Intsektu bat da.
3.- Lorez lore ibiltzea gustatzen zaio.
4.- Bi kolore ditu.
5.- Taldean erregina bat daukate.
6.- Langileek lan asko egiten dute.
7.- Eztia egiten dute.
Zer da?
Ba... ERLEA
JOLASAK
Martxoan Iker eta Dunia ( Heber taldeko monitoreak) gurekin egon ziren jolas batzuk egiten. Jolasekin landu nahi zuten:
- Ondo pasatzea.
- Taldeko kohexioa.
- Elkarri ezagutzea.
- Mutil eta nesken arteko berdintasuna
- ...........
Lortu zutela esan dezakegu.
- Ondo pasatzea.
- Taldeko kohexioa.
- Elkarri ezagutzea.
- Mutil eta nesken arteko berdintasuna
- ...........
Lortu zutela esan dezakegu.
ESKERRIK ASKO
URTEBETETZEAK
Martxoaren 10ean eta 15ean KEYLA eta ARAI ren urtebetetzeak izan ziren. 2. mailako ikasleak klasera etorri ziren zoriontzeko txartelak ematera.Keyla eta Arai asko poztu ziren.
ZORIONAK KEYLA-ARAI // ARAI -KEYLA
miércoles, 9 de marzo de 2016
ANTZERKIA
Atzo goizez, Barakaldo antzokira joan ginen antzerki lan bat ikustera.Bere izenburua "Laboratorio Inocencia" zen.
Laboratorio batean 4 pertsonek lan egiten zuten. Pertsona guztiak ezberdinak ziren: BITXO, ABRACITOS, INOCENCIA eta beso bat falta zitzaion emakumea ( bere izena ez zuten esan), baina talde bat osatzen zuten eta elkarrekin piruletak egiteko gai ziren.
Ia amaieran ume bat behar zuten eta gure eskolako JUNE aukeratu zuten. ZELAKO SORTE HANDIA! , gure eskolako neska bat aukeratzea.

ESKERRIK ASKO JUNE ATERATZEAGATIK!!!!!!
8. GALDERA
Galdera honetan hiru galdera zeuden:
Zein da munduko hiririk handiena?
Tokio da munduko hiririk jendetsuena, 38 milioi biztanlerekin metropoli gunean.
Zein da munduko hiririk garbiena?
Calgary da, Kanadan aurkitzen dugu.
Zein da munduko hiririk kutsatuena?
Galdera honen erantzuna ez da hain erreza. Depende non bilatzen duzun informazioa hiri ezberdinak agertzen dira: Mexiko, Pekin, Nueva Delhi...
Klaseko 1. taldeko kideek ( Diego, Inés, Keyla eta Zuhaitz) erantzunak aztertu dituzte. Batzuk beste batzuk baino lan gehiago egin dute eta nabaritzen da. Lan honetan ezinbestekoa da gurasoen laguntza eta hemendik eskertzen dizuet egiten duzuen lana.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)