martes, 28 de octubre de 2014

1. ASMAKIZUNA


Hilabetero 1. zikloko ikasleok gelan asmakizun bat lantzen dugu. 
Hilabetean zehar asmakizunari buruzko zazpi pista ematen dizkigute eta azkenean, papera batean erantzuna idatzi eta kutxa batean sartzen dugu.

Hau egin ondoren, lehenengo zikloko ikasle guztiok biltzen gara eta kutxatik papera bat ateratzen da asmakizunaren erantzuna ezagutzeko asmoz.

Hemen daukazue hilabete honetan landutako asmakizuna eta erantzuna.











Asmatu duzue???

viernes, 24 de octubre de 2014

NIRE GORPUTZA

Ingurunean giza  gorputzaren atal nagusiak ikasten ari gara.  
Eskeletoan hezur desberdinak behatu diitugu eta erradiografietan ere, hezurrak aztertzeko aukera izan dugu. 
Horretaz gain, ume baten silueta marraztu dugu gero, gorputzaren  giltzadura  nagusiak siluetan bertan kokatzeko.

                                          






    Giza  gorputzeko hezurdura








           Erradiografiak












GIZA  GORPUTZEKO  GILTZADURA  NAGUSIAK








2014 / 2015 IKASTURTEA

Ongi etorri ! 1.A eta 1.B ko taldekideek argazki batzuk atera ditugu gure blogera ongi etorria emateko. Hemendik aurrera lan desberdinak argitaratzen joango gara. Zuen bisitak beti eskertuko ditugu! Mila esker !

domingo, 22 de junio de 2014

AZKEN EGUNA

Ostiralean, kurtso honetako azken eguna ospatu genuen.Lehenengo maila amaitu dugu eta irailean bigarren mailan egongo gara. Ekintza ezberdinak antolatu ziren:
GINKANA : gimnasioan bildu ginen A klase guztiak 1. mailatik 6. mailara eta hamar talde osatu genituen. Froga batzuk egin genituen... oso ondo egon zen .
DISKOTEKA: patioan bildu ginen eta dantza egin genuen
MERENDOLA: denon artean ekarritako janariarekin "merendola" antolatu genuen.
AGURRA: Carmen (3. mailako andereñoa) eta 6. mailako ikasleak agurtu genituen gimnasioan

OSO ONDO PASA OPORRETAN!!

IKUSI ARTE!!!!!!!

BISITA

Ostiralean, Galen eta Izan klasera etorri ziren Galenek egindako haizerrota erakustera.Izan zen bere urtebetetzeko oparia eta bere aitarekin egin du.Azaldu zigun eguzki argia behar duela mugitzeko , aurreko egunean patioan frogatu zutela eta haizerrota mugitu zela.
ZORIONAK GALEN!


AZKEN DESKRIBAPENA

Alejandrok azken deskribapena egin du. Neska batena izan da. Oso ondo egin du.

jueves, 19 de junio de 2014

LA ARBOLEDA

Asteazkenean, azken txangoa egin genuen. La Arboledara joan ginen trenez eta funikularrez.Ekintza oso berezia izan zen: ibilbidea egin genuen; ahateak, behiak, zaldiak... ikusi genituen, La Arboleda herria ezagutu genuen (Idoiari esker) eta amaitzeko izozki bat jan genuen.Dena borobila atera zen.