lunes, 18 de abril de 2016

ASTE HAUETAN ZEHAR LANDAREAK NOLA JAIOTZEN DIREN , BIZI...IKASTEN ARITU GARA. GAUZA BERRIAK IKASTEN GENITUEN BITARTEAN DILISTA ETA TXITXIRIOAK ERABILIZ LANDAREAK LANDATU DITUGU. EGUN BATZUK LANDARE HORIEK ZAINTZEN EGON ONDOREN ( ARGIA ZAINDUZ, URA EMANEZ...) LANDAREAN NOLA HAZTEN ZIREN IKUSI DUGU.



sábado, 9 de abril de 2016

EBERREN URTEBETETZEA

Apirilaren 4an, astelehenean, EBERREN urtebetetzea izan zen. Ostiralean, Noa eta Mikel klasera etorri ziren zoriontzeko txartela ematera. Eberri asko gustatu zitzaion.

 ZORIONAK EBER!!!!
 
 

URTEBETETZEAK

Aste honetan, 1. mailakoei, megafoniatik urtebetetzeak zoriontzea tokatu zaigu. Zozketa egin ondoren Olaia, Aitana P. ( 1.A),  Noa eta Mikeli (1.B) tokatu zitzaien.
 Ondo prestatu ondoren, ostiralean megafoniatik esan zuten eta gero klasez klase txartelak banatzen joan ziren.
Izugarrizko lana izan zen, baina primeran egin zuten.



 

jueves, 31 de marzo de 2016

ASMAKIZUNA

Martxoko asmakizunaren papera Nekanek atera zuen. Denis (2.B mailakoa) asmatzailea izan zen.
ZORIONAK DENIS!!!!
Pistak hauek ziren:
1.- Intsektu bat da.
2.- Etxe inguruan ibiltzen da.
3.- Lorez lore ibiltzea gustatzen zaio.
4.- Bi kolore ditu.
5.- Taldean erregina bat daukate.
6.- Langileek lan asko egiten dute.
7.- Eztia egiten dute. 
Zer da?
Ba... ERLEA



JOLASAK

Martxoan Iker eta Dunia ( Heber taldeko monitoreak) gurekin egon ziren jolas batzuk egiten. Jolasekin landu nahi zuten:
- Ondo pasatzea.
- Taldeko kohexioa.
- Elkarri ezagutzea.
- Mutil eta nesken arteko berdintasuna
- ...........
Lortu zutela esan dezakegu.
ESKERRIK ASKO



 

URTEBETETZEAK

Martxoaren 10ean eta 15ean KEYLA eta ARAI ren urtebetetzeak izan ziren. 2. mailako ikasleak klasera etorri ziren zoriontzeko txartelak ematera.Keyla eta Arai asko poztu ziren.

ZORIONAK KEYLA-ARAI  //  ARAI -KEYLA
 

miércoles, 9 de marzo de 2016

ANTZERKIA

Atzo goizez,  Barakaldo antzokira joan ginen antzerki lan bat ikustera.Bere izenburua "Laboratorio Inocencia" zen.
Laboratorio batean 4 pertsonek lan egiten  zuten. Pertsona guztiak ezberdinak ziren: BITXO, ABRACITOS, INOCENCIA eta beso bat falta zitzaion emakumea ( bere izena ez zuten esan), baina talde bat osatzen zuten eta  elkarrekin piruletak egiteko gai ziren.

 Ia amaieran ume bat behar zuten eta gure eskolako JUNE aukeratu zuten. ZELAKO SORTE HANDIA! , gure eskolako neska bat aukeratzea.
 ESKERRIK ASKO JUNE ATERATZEAGATIK!!!!!!