domingo, 6 de mayo de 2012

ASMAKIZUNA

Asteazkenean Mariak, musika ematen duen andereñoa, asmakizunaren kutxatik paper bat atera zuen.

Badakizue norena zen? Ba ...Sergiorena, 1.A mailakoa.

Sergiok laguntza behar zuen megafoniatik hitz egiteko eta Alaine aukeratu zuen laguntzaile bezala.

Ostiralean, atsedenaldi ondoren, zuzendaritzara joan ziren eta asmakizuna irakurri zuten. Oso ondo

egin  zuten eta Maitek, zuzendaria, piruleta bat eman zien.

Asmakizuna hau zen:

                                         ZORROTZ ZORROTZA NAUKAZU
                                         BAITA ERE ARRISKUTSU
                                         EGURRA EBAKI DEZAKEZU
                                         ZER NAIZEN ESAIDAZU

Erantzuna: AIZKORA

Hemen ikus ditzakegu argazki batzu. Ea gustatzen zaizkizun!


No hay comentarios:

Publicar un comentario