Ostiralean, kurtso honetako azken eguna ospatu genuen.Lehenengo maila amaitu dugu eta irailean bigarren mailan egongo gara. Ekintza ezberdinak antolatu ziren:
GINKANA : gimnasioan bildu ginen A klase guztiak 1. mailatik 6. mailara eta hamar talde osatu genituen. Froga batzuk egin genituen... oso ondo egon zen .
domingo, 22 de junio de 2014
BISITA
jueves, 19 de junio de 2014
LA ARBOLEDA
Asteazkenean, azken txangoa egin genuen. La Arboledara joan ginen trenez eta funikularrez.Ekintza oso berezia izan zen: ibilbidea egin genuen; ahateak, behiak, zaldiak... ikusi genituen, La Arboleda herria ezagutu genuen (Idoiari esker) eta amaitzeko izozki bat jan genuen.Dena borobila atera zen.
martes, 17 de junio de 2014
DESKRIBAPENAK
Gaur hiru deskribapen izan ditugu, Emmak,Assmak eta Gorkak egindakoak, hain zuzen.
PRIMERAN egin dutenez oso erreza izan da asmatzea nortzuk ziren.
PRIMERAN egin dutenez oso erreza izan da asmatzea nortzuk ziren.
lunes, 16 de junio de 2014
URTEBETETZEAK
ASMAKIZUNA
17.GALDERA eta AZKENA
DESKRIBAPENAK
lunes, 9 de junio de 2014
16. GALDERA
Zer da glaciar bat? Zein da ospetsuena? Non dago?
Talde honetan daudenek informazioa Interneten, liburu batean edo lagunei galdetzen lortu dute.
Haiek komentatu digute gauza pilo,adibidez, mendi garaietan eratzen dela, izotz ibai bat dela,
astiro mugitzen dela... Ospetsuena Perito Moreno dela eta Argentinan dagoela.
Primeran egin dute lan. ZORIONAK!!!!!
DESKRIBAPENAK
Gaur Marinak eta Aimarrek " Pertsona baten deskribapena" egin dute.Oso pista onak eman dituztenez, azkar asmatu dugu norenak ziren deskribapenak.
PRIMERAN egin duzue!
domingo, 8 de junio de 2014
URTEBETETZEAK
Ostiralean, Dana eta Diegori urtebetetzearena egitea tokatu zitzaien. Beraz, megafoniatik urteak bete zituztenak zoriondu zituzten eta horretaz aparte, Marianen laguntzaz, banan banan zoriontzeko txartelak banandu zituzten. Hamar txartel zirenez izugarrizko lana egin zuten eta bidetik Victorren txartela galdu zen. Aste honetan emango diote.
jueves, 5 de junio de 2014
DESKRIBAPENA
Atzo Iciarri eta gaur Mikeli tokatu zaie klasekide baten deskribapena egitea.Arin asmatu dugu noren deskribapena zen, oso ondo prestatu dutelako eta pista asko eman dituztelako.
PRIMERAN EGIN DUZUE!
martes, 3 de junio de 2014
EUSKARA ASTEA
Pasa den astean, eskolan, EUSKARA ASTEA ospatu genuen eta ekintza ezberdinetan parte hartu genuen.
ASTELEHENEAN, Barakaldo antzokira joan ginen TIPPI TAPPA, MUNDUAN ZEHAR lana ikustera.
Oso ondo pasatu genuen. Egon ginen Afrikan, Txinan, Parisen... eta garraiobide ezberdinak erabili genituen.Dantza eta guztiz egin genuen!
ASTEAZKENEAN, Maialenek eta Iciarrek megafoniatik irakurri zuten
OSTEGUNEAN, Begoña Alabazán, ipuin kontalaria, liburutegian egon zen , hitz magikoak erakutsi zizkigun eta ipuin bat kontatu zigun. PRIMERAN!
lunes, 2 de junio de 2014
15.GALDERA
DESKRIBAPENA
Gaur Aitanak eta Shannonek klasekide baten deskribapena egin dute.Pista asko eman dituztenez, arin asmatu dugu nortzuk ziren. Zorionak! , primeran egin duzuelako.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)