Gaur Olentzero eguna ospatu dugu. Patioan eta kalean abesten egon ondoren, indarra hartzeko, klasean askaritxoa izan dugu. Denok zerbait ekarri dugu eta oso gustora dena dastatu dugu. Eskerrik asko guraso guztiei , batez ere, Lander eta Aitanaren amei ekarritako gauzengatik.
Gaur, atsedenaldi ondoren, 1. zikloko ikasle guztiak gure pasabidean bildu gara hilabete honetako asmakizunaren asmatzailea ateratzeko. Oliverri papera ateratzea tokatu zaio eta lau aldiz atera du papera, erantzuna zuzena ez zelako. Azkenean lortu du eta EBER izan da asmatzailea. Eberrek laguntzaile bat aukeratuko du, Alaine. Eta biok, arratsaldez megafoniatik esan dute.
EUSKAL HERRIKO HONDARTZA BATETIK EKARRITAKO AREA ERABILIZ IDAZKETA LANTZEN IBILI GARA.
EMATEN EZ DUEN ARREN , ZAILA DA AREAN IDATZI ETA JARRITAKOA ASMATZEA.
Pasaden ostiralean, 1.Bko mutil bat eta gaur, 1.Ako neska bat agurtu ditugu. Hemendik aurrera gurekin ez dira egongo beste eskola batera joango direlako. Denok espero dugu oso pozik egotea eskola berrian eta lagun asko izatea... AGUR BERO BAT GURE PARTEZ
Ostiralean arratsaldez, postalen trukaketa egin genuen. 1.A eta 1.Bko ikasleak pasabidera atera ginen eta banan-banan bakoitzak idatzitako postala ematen egon ginen. Nahiz eta 50 izan, arin egin genuen. Denok pozik, guztiontzat postal bat egon zelako.
GUK URTE BERRIA ONDO HASTEKO 12 MAHATS JATEN DITUGU.HAU MUNDU OSOAN BERDIN EGITEN DA?
Gure klasekideek gauza interesgarri batzuk kontatu dizkigute. Herrialde askotan tradizio desberdinak dituzte.Adibidez: ITALIAN, dilistak jaten dituzte. ESTATU BATUETAN elkarri musu bat ematen diote, "amodioa" hurrengo urtean mantentzeko edo izateko. BRASILEN zuriz janzten dira. GREZIAN ogi berezi batean txanpon bat gordetzen dute. TXINAN ospatzen da urtarrilaren 21ean eta emakumeek mandarina bat botatzen dute itsasora . AUSTRALIAN hondartzan ospatzen dute uda delako. URUGUAYN haien etxeetako leihoetatik, urez betetako ontzi batzuk botatzen dituzte. DINAMARKAN lehenengo kanpaia jotzean, aulki batean igotzen dira, eta hamabigarren kanpaia jotzean, aulkitik salto eginez jaisten dira. ALEMANIAN koilara eta kandela baten bidez, berunezko irudi batzuk desegiten dituzte.
Aurreko astean urtebetetzeak zoriontzea tokatu zitzaigun. Aitanak eta Leirek izugarrizko lana egin zuten. Ostiralean megafoniatik esan zuten eta hasi ziren Lehen Hezkuntzako klasez klasez joaten zoriontzeko txartelak ematera.Gaur goizez Haur Hezkuntzako klaseetara joan dira. Haien lana PRIMERAN egun zuten eta hemen ikus dezakezue.
ORAIN DELA ASTE BATZUK BARAKALDOKO MERKATURA JOAN GINEN. BERTAN SAGARRAK, MADARIAK, PLATANOAK, MANDARINAK...EROSI GENITUEN. GERO GELAN DENON ARTEAN MAZEDONIA GOZOA PRESTATU ETA JAN GENUEN!!!
Gaur, abenduaren 3an, EUSKARAREN EGUNA ospatu dugu eskolan. Denok patioan elkartu gara eta Gernika koadroa osatu dugu.Hau egin ondoren olerki bat esan dugu eta "Euskaldunak gara" abestia abestu eta dantza egin dugu.
Gaur, Barakaldo merkatua ikustera joan gara. Binaka joan gara eta fitxa batean markatu dugu saltoki bakoitzean ikusi duguna.Ikusi dugu zer saltzen den fruta dendan, harategian, arrandegian, urdaitegian...Bisita oso interesgarria izan da eta dendariak oso ondo portatu dira gurekin.