Hilabete honetan landu dugun abestia MAITE ZAITUT izan da.
Bihotz gainean klikatu ondoren helbidea agertuko zaizu.
Espero dugu zuen gustokoa izatea.
domingo, 29 de octubre de 2017
2. GALDERA
Aste honetako galderaren erantzuna 4. taldekoek (Iago, Azahara, Dominique, Izan eta Alazne) azaldu digute.
Hau da galdera:
HISTORIAURREKO GIZONAK ETA EMAKUMEAK NON BIZI ZIREN? AZTERTU.
Esan digute KOBAZULOETAN bizi zirela, garai hartan etxeak ez zeudela eta ez zekitela nola egiten ziren.
Hau da galdera:
HISTORIAURREKO GIZONAK ETA EMAKUMEAK NON BIZI ZIREN? AZTERTU.
Esan digute KOBAZULOETAN bizi zirela, garai hartan etxeak ez zeudela eta ez zekitela nola egiten ziren.
OSO ONDO LAGUNAK!!!!
1. ASMAKIZUNA
Ostiralean, hilabete honetako asmakizunaren asmatzailea atera da.
Lourdesek papera kutxatik hartu du eta badakizue noren papera izan da? Ba... Khoirena izan da.

Lourdesek papera kutxatik hartu du eta badakizue noren papera izan da? Ba... Khoirena izan da.
ZORIONAK KHOI!!!!
Hauek ziren pistak:
1- Beltza naiz.
2- Belarri handiak ditut.
3- Eskularru zuriak ditut.
4- Nire aitak Walt du izena.
5- Disneylandian bizi naiz.
6- Marrazki bizidunetan agertzen naiz.
7- Beti Minnirekin ibiltzen naiz.
Nor naiz? Ba... MICKEY MOUSSE
FAMILIA
Gizarten, nolakoa den gure familiari buruz hitz egin dugu eta bakoitzak bere familiaren marrazkia egin du. Marrazki guztiak, gela ondoan dagoen kortxoan, jarrita egon dira eta orain kenduko ditugu.
KUTXAK
Ostiralean, azken hiru kutxak ikusi genituen. Norenak ziren? Ba... Izan, Amets eta Ekaitzenak. Oso ondo azaldu ziguten kutxa barruan zegoena.
PRIMERAN MUTILAK!!!!
KUTXEKIN AMAITU DUGU!!!!!!!!
viernes, 27 de octubre de 2017
PLASTIKA TAILERRAK
Plastika tailerrak: 1.mailakoek eta 2.mailakoek elkarrekin lan egiten.
Estibaliz andereñoarekin Partxisa bat egin dugu.
Oso politak geratu dira zuek egindako Partxisak. Primeran lan egin duzue!!!.
MUNDUKO ETXEAK LANTZEN
Gaur gure etxea eta Munduko etxeak landu ditugu Anerrek ekarritako liburu baten bidez, denon artean liburua erakutsi eta irakurri dugu. Asko gustatu zaigu liburua!!!, eskerrik asko.
Non bizi zara?, etxe batean ala etxebizitza batean?
Hiri handietan dorre handiak daude.
Herri txikietan baserrietan bizi dira.
Etxe bat eraikitzeko arkitektoak planoak egin behar ditu.
Historiaurreko emakumeak eta gizonak kobazuloetan bizi ziren, hotza ez pasatzeko eta babestuta izateko.
Eskimalak ehizatzera irteten direnean, iglu deituriko izotzezko babeslekuak eraikitzen dituzte.
Izotz-bloke handiak zerratu eta kiribilean jartzen dituzte.
Giza beroak barruko izotza urtzen du eta blokeak soldatu egiten dira.
Beren herrisketan daudenean, zurezko etxeetan bizi dira, kolorez margotuta.
Herri berotsuetan haien etxeak lurrezko hormak eta lastozko teilatuak dauzkate.
Palafitoak, ur gainean eraikitzen dira.
Bidaiatzea asko gustatzen zaion jendeari toki batetik bestera joateko, Karabanetan, etxe ibiltarietan... bizi da.
Itsasontzietan, belaontzietan,...
Astronautak espazioan dauden bitartean espaziontzietan bizi dira.
Nolakoa da bizi nahi duzun etxea?, pentsatu eta irudimena erabiliz, asmatu etxe polit bat eta egin edozein materiala erabiliz. Animatu!!!.
GIZARTE IKASGAIAREN GALDERA AZTERTU
Gaur Tigre taldeari: Alizeri, Antheari, Jagoari eta Iratiri tokatu zaie Gizarte ikasgaiaren galdera klasean azaltzea, etxean ikertu dutena klasean kontatzea.
Galdera hau da: "Historiaurreko gizonak eta emakumeak non bizi ziren?, aztertu."
Galdera hau da: "Historiaurreko gizonak eta emakumeak non bizi ziren?, aztertu."
Alizek antzinako gizkiak kobazuloetan bizi zirela kontatu digu eta Jagoak nola egiten zuten sua azaldu digu. Primeran egin duzue!!!.
KUTXAK
Suscribirse a:
Entradas (Atom)