viernes, 27 de octubre de 2017

MUNDUKO ETXEAK LANTZEN

Gaur gure etxea eta Munduko etxeak landu ditugu Anerrek ekarritako liburu baten bidez, denon artean liburua erakutsi eta irakurri dugu. Asko gustatu zaigu liburua!!!, eskerrik asko.




Non bizi zara?, etxe batean ala etxebizitza batean?



Hiri handietan dorre handiak daude.
Herri txikietan baserrietan bizi dira.


Etxe bat eraikitzeko arkitektoak planoak egin behar ditu.


Historiaurreko emakumeak eta gizonak kobazuloetan bizi ziren, hotza ez pasatzeko eta babestuta izateko.


Eskimalak ehizatzera irteten direnean, iglu deituriko izotzezko babeslekuak eraikitzen dituzte. 
Izotz-bloke handiak zerratu eta kiribilean jartzen dituzte.
Giza beroak barruko izotza urtzen du eta blokeak soldatu egiten dira.


Beren herrisketan daudenean, zurezko etxeetan bizi dira, kolorez margotuta.


Herri berotsuetan haien etxeak  lurrezko hormak eta lastozko teilatuak dauzkate.


Palafitoak, ur gainean eraikitzen dira.




Bidaiatzea asko gustatzen zaion jendeari toki batetik bestera joateko, Karabanetan, etxe ibiltarietan... bizi da.


Itsasontzietan, belaontzietan,...


Astronautak espazioan dauden bitartean espaziontzietan bizi dira.





Nolakoa da bizi nahi duzun etxea?, pentsatu eta irudimena erabiliz, asmatu etxe polit bat eta egin edozein materiala erabiliz. Animatu!!!.

No hay comentarios:

Publicar un comentario