sábado, 12 de mayo de 2012

GURE GELA

Ezagutzen duzue?  Bai, ezta? Gure klasea da!
Ibilaldi bat eman nahi baduzu KLIKATU arratoiaren ezkerreko botoian eta mugitu
gora, behera, eskuinera, ezkerrera...
Handiago ikusi nahi baduzu  KLIKATU goian dagoen FULLSCREEN.
Hurbildu edo urrundu nahi baduzu KLIKATU ezkerrean dagoen erregelan + edo -.

Aukera izango duzue Barakaldoko beste argazki batzu ikusteko.

Espero dut zuen gustokoa izatea.

Rontegi_1.A in España

viernes, 11 de mayo de 2012

IRTEERA

Gaur Clara Campoamor Kultur Etxera joan gara liburutegiko erakusketa bat ikustera eta
 bi tailer egitera.Oso ondo pasatu dugu eta gauza bereziak egin ditugu. Charo gurekin
egon da eta argazki pilo atera dizkigu. Hemen daude ikusi nahi baduzue.

ESKERRIK ASKO CHARO!!!


jueves, 10 de mayo de 2012

DESKRIBAPENAK

Azken bolada honetan,astelehenero, bikote batek pertsona baten deskribapena prestatzen du eta
besteei kontatzen diete. Aste honetan 2 mutilek egin dute. Bat Sergio izan da eta primeran egin
duenez, hemen jarriko dugu zuek irakurtzeko.



SERGIO PRIMERAN EGIN DUZU. HORRELA JARRAITU !!!!

miércoles, 9 de mayo de 2012

SARAREN URTEBETETZEA

tartas cumpleaños (27)


Gaur Sararen urtebetetzea izan da. ZAZPI urte bete ditu.

"Zorionak zuri" abestu diogu eta espero dugu egun polita izatea.

                       ZORIONAK  SARA !!!



domingo, 6 de mayo de 2012

ASMAKIZUNA

Asteazkenean Mariak, musika ematen duen andereñoa, asmakizunaren kutxatik paper bat atera zuen.

Badakizue norena zen? Ba ...Sergiorena, 1.A mailakoa.

Sergiok laguntza behar zuen megafoniatik hitz egiteko eta Alaine aukeratu zuen laguntzaile bezala.

Ostiralean, atsedenaldi ondoren, zuzendaritzara joan ziren eta asmakizuna irakurri zuten. Oso ondo

egin  zuten eta Maitek, zuzendaria, piruleta bat eman zien.

Asmakizuna hau zen:

                                         ZORROTZ ZORROTZA NAUKAZU
                                         BAITA ERE ARRISKUTSU
                                         EGURRA EBAKI DEZAKEZU
                                         ZER NAIZEN ESAIDAZU

Erantzuna: AIZKORA

Hemen ikus ditzakegu argazki batzu. Ea gustatzen zaizkizun!


miércoles, 2 de mayo de 2012

Yaizaren urtebetetzea

ZORIONAK YAIZA!!!!!!!!!

Atzo  Yaizaren urtebetetzea izan zen, baina jaia izan zenez berarekin ez ginen egon.

Gaur ZORIONAK ZURI... abestu diogu eta musu handiak eman dizkiogu.


                                                                tartas cumpleaños (10)

martes, 1 de mayo de 2012

DISKOTEKA

Apirilaren 20an,  EUSKARA ASTEKO azken eguna ospatzeko, eskolako gimnasioan

diskoteka txiki bat izan genuen. Bi txanda egin ziren. Gu lehenengo txandan egon ginen

2. mailakoekin eta 5 urtekoekin. Nahiz eta motza izan oso ondo pasatu genuen.

Hemen dituzue argazki batzu guk esandakoa konprobatzeko.